Espainiako Gorteetarako Hausteskundeak 2015

Odon Elorzak salatu du PPk pentsioen aurrezkietan egindako "lapurreta"

Hasi berri den hauteskunde kanpaina barruan, Gipuzkoako PSE-EEko ordezkaritza zabala izan da gaur Arrasaten, larrosa  gorriak banatzen. Odon Elorza Espainiako Kongresurako hautagaiak pentsioen gainean jarri du arreta; Rafaela Romero kongresurako zerrendakideak, ostera, Raxoiren lau urteek ekarri dutenaz gogoeta egiteko eskatu du.

Ohiturari eutsiz, herritarren artean loreak banatzen egon dira Arrasateko eta Gipuzkoako PSE-EEko ordezkariak gaur goizean Laubide plazan. Odon Elorza kongresurako hautagaiak gogor kritikatu du Raxoiren gobernuak azken lau urteotan egindako lana, eta pentsioen gainean jarri du arreta. 

Elorzak gaineratu du lau urte hauetan Raxoik pentsioek balioa handitzeko ezarritako mekanisko berriak kalteak baino ez dituela ekarri. Eta gaineratu du Gizarte Segurantzaren finantziazioa ahuldu duela, enplegu politikan hartutako erabaki txarrek eraginda. 

Rafaela Romerok gogoeta zabalagoa egin du, Raxoiren gobernuak azken lau urteotan egindako lanaren gainean hausnartzeko eskatu du, eta hori aldatzen laguntzeko eskatu die herritarrei. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.