Ekonomia eta euskara berbeta gai izan dute Enpresarean foroan Joseba Barandiararekin

Eneko Azkarate 2015ko urr. 23a, 18:30

Ekonomia eta euskara berbeta gai izan dute Enpresarean foroan Arrasateko Garaia Ikerkuntza Gunean. Joseba Barandiaran ekonomialariaren eskutik, krisia, ekonomia hazkundea, kapitalismoa eta euskara izan dute hizpide.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu du Enpresarean foroa eta hirugarrenez egin dute, oraingoan, Arrasaten. Lehenengoa, Irungo Ficoban egin zuten.

Ziurtagiriaren Elkartearen helburu nagusia da alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea, euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko dauden espazioak identifikatzea, babestea eta gehiagotara zabaltzea. Modu horretan, egunerokoan eragina duten espazio guztietan euskarari lekua egiteko.

Euskarak lan munduan daukan presentziaren gaineko kezka edo interesa dutenak elkartu dira foroan eta haien artean iritziak elkar trukatu dituzte. Hala, ekonomiarekin zerikusia duten hainbat gai izan dituzte ahotan: langabezia, pentsioak, krisia, hauteskundeak, formazioa edota berrikuntza bezalako gaiak.

Euskara lan munduan balioan jartzeko premia ere bai.

Joseba Barandiaran ekonomialaria izan da oraingoan foroko protagonista. Ekonomiak eta ekonomian adituak direnak gizartean azkenaldian sortzen duten interes edo jakin minaren gainean galdetuta, hauxe dio Barandiaranek.

Bestalde, Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendariak azaldu du Elkartean eskuartean duten Enpresarean proiektuaren zati bat dela foroa. Orain arte, askotariko ekimenen bidez, urtean behin behintzat, sare hori osatzen dutenei aurrez aurre berba egiteko aukera eman nahi delako.

Euskarak lan munduan izan beharko lukeen presentziaren gainean ere mintzatu da ekonomialaria eta, zentzu honetan, dio kontsumitzaileei eta euskaldunei dagokiela euskarazko produktu eta zerbitzuak eskatzea.

Aurrera begira, Arrasaten egindako foroen moduen bidez, maiztasuna handitu eta eremu geografikoa zabaldu nahi dute, Euskal Herri osoan egoteko eta, topaketa izateaz gain, enpresa ikuspuntutik zerbait ikasteko aukera ere eskaintzeko.

Arrasaten egindako foroan Joseba Barandiarenkin izandako solasaldia ikus eta entzuteko aukera izango da aurrerago Goiena telebistan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak