Aste honetan ere hainbat kantu eskari izan dira: Alegiko Annek Sweet Californiaren Vuelvo a ser la rara eskatu du; Twitter bitartez @LandaJauna erabiltzaileak Tras el sonido de la metralleta bideoklipa eskatu du; Arrasateko Oier Irazabalek, berriz, Pitbull entzun nahi izan du saioan; Angiozarko Deianek bere lagun bati eskaini dio Ken Zazpiren Bihotz; eta Skasti talde zarauztarraren Denboraren giltza ere eskatu dute Whatsappez. Disfrutatu saioarekin!
Eta datorren astetik aurrera, saioak ordutegi berria izango du: egubakoitzetan 22:00etan, Goiena telebistan. Ez galdu!