Arnasa hartu eta Eusko Jaurlaritzari helarazi gura dizkioten mezu nagusiak sakonago lantzeko aukera izango dute, bada, Debagoieneko baserritarrek, artzainek eta oro har, Aizkorri-Aratz eremuaren izendapen berriaren ondorioak jasango dituzten lur-jabeek edo lurren erabiltzaileek.
Ia erdia Debagoienekoa
Gogoan izan beharra dago, Aizkorri-Aratzeko Kontserbazio Bereziko Eremua izendapenak Leintz Gatzagako, Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Oñatiko landa eremu esanguratsua hartzen duela: %47,2a (7.589,45 hektarea), eta gainera, horietatik %57,95a pribatua da.