Jaitsierarik nabarmenena, berriz, Bergaran izan dute. 18 langabe gutxiago kontatu dituzte uztailean, eta halako 16, berriz, Arrasaten. Eta langabezia kopurua berdin mantendu da Leintz Gatzagan, bost langaberekin.
Iaz gora, aurten behera
Esandako moduan, beraz, martxoan hasi zen beheranzko joerarekin segitzen du langabezia tasak Debagoienean. Eta hori berez garrantzitsua izateaz gainera, are garrantzitsuagoa da iazko epe bereko datuekin alderatzen badira oraingoak, izan ere, iaz sasoi berean Debagoienean gora egin zuen langabeziak.
Arrasatek handiena
Herriz herri begiratuta, Leintz Gatzagak du eskualdeko langabezia tasarik txikiena, eta Arrasatek, berriz, handiena. Segidan xehetasunak, Espainiako Enplegu Zerbitzuak helarazitako datuen arabera:
-
Antzuola: 94 (+2), %8,62
-
Aretxabaleta: 300 (+8), %8,87
-
Arrasate: 1.516 (-16), %14,63
-
Bergara: 842 (-18), %12,01
-
Elgeta: 44 (+5), %8,12
-
Eskoriatza: 212 (-8), %10,41
-
Leintz Gatzaga: 5 (=), %3,70
-
Oñati: 387(+2), %7,37
-
Debagoiena: 3.425 (-25), 11,41
Iazko datuak (konparaketa egiteko):
-
Antzuola: 102 (+7), %9,35
-
Aretxabaleta: 323 (-7), %9,55
-
Arrasate: 1.695 (+32), %15,59
-
Bergara: 835 (-19), %11,91
-
Elgeta: 58 (+10), %10,70
-
Eskoriatza: 233 (-3), %11,44
-
Leintz Gatzaga: 9 (+2), %6,67
-
Oñati: 464 (+20), %8,84
-
Debagoiena: 3.639 (+42), 12,21