Jokin Garai, Euskal Herriko ultratrail txapeldun, G2H proba irabazita

Xabier Urtzelai 2015ko uzt. 12a, 16:29

10 ordu eta 13 minutuko denbora eginda –probako errekorra– irabazi du Jokin Garai oñatiarrak Ehunmiletako G2H lasterketa (Euskadiko ultratrail txapelketa). Kulum taldeko mendizaleak sekulako lehia izan zuen, zapatuan.  Hemen helmuga gurutzatzen. (Irudiak: Goierriko Hitza)


Jon Azpiroz eta Pedro Etxeberriarekin izan zuen lehia estua, baina San Adrianeraino hirukoa iritsi ostean Aizkorrira abantaila txiki bateaz iritsi zen Oñatikoa, eta handik eta Beasainera, ederto sufrituta izan bazen ere, Garaik abantaila handitu zuen –bost minutuko tartea helmugan.

Goierriko Bi Handiak proban –82 kilometro– lasterketa aipagarria egin du, baita ere, Elgetako Aitzol Jimenezek (seigarren sailkapenean), eta hirugarren debagoiendar onena Igor Lopez Munioiguren (Bergara) izan da 51. postuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak