Finalean egoteko azkenera arte borrokatu da Iñigo Uribarren

Xabier Urtzelai 2015ko uzt. 11a, 17:04
Uribarren, lan-saioan, gaur arratsaldean.

Azkenera arte borrokatu da, baina ez da posible izan. Iñigo Uribarrenek duela minutu batzuk agur esan behar izan dio Europako Txapelketan finalean egoteko aukerari, salto hirukoitzean 15.66 metroko saltoa egin ostean. Finalean egoteko gutxieneko marka 16.15metrokoa izan da, eta Uribarren A multzo barruan zortzigarren postuaz konformatu behar izan da –sailkapen orokorrean 16. postuan. 

Arrasatekoak hirugarren ahaleginean lortu du 15.66 metroko marka, eta bere marka pertsonaletik hainbat zentimetrora geratu da salto horrekin (15.85eko marka zeukan). Finalak 12 atleta onenak batuko ditu domekan, eta Arrasatekoa 16. postuan geratu da. Hala, Europakoan debuta egin ostean Uribarrenek agur esango dio nazioarte mailako txapelketari, harekin batera egon diren Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azuarekin batera.  

Hala, gaurko lansaioan Dmitry Chizhikov izan da onena A multzoan, 17.08 metroko saltoa eginda, eta B multzoan Georgi Tsonovek egin du markarik onena (16.44).

Eneko Carrascal Euskadikoan

Bestalde, Eneko Carrascal gazte arrasatearra Durangon lehiatu da gaur, Euskadiko Txapelketa abosulutuan. Eta, Carrascalek 14'64 metroko saltoa eginda bere marka pertsonala berdindu du. Hala, Carrascal Europako Gaztediaren XIII. Jaialdi Olinpikoan lehiatzeko hautatu dute Espainiako selekzioko ordezkariek. Txapelketa Tbilisin egingo dute (Georgia),uztailaren 27tik abuztuaren 1era. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak