Azkeneko mendateak, Asentziok, aurretik ihes eginda zihoan lau laguneko taldetxoan azken aukeraketa egin du, eta hor, Baque Campos taldeko ziklista Juanma Truebak aurrera egin du, Caja Ruraleko beste ordezkari batekin. Elkarrekin jaitsi dute Kanpanzar, baina Bergaratik Antzuolara arteko tartean Truebak aurrera egin du, eta 25 segundoko tartea eskuratu du. Hala, plazara iristekotan zela gain-gainera etorri zaizkio kontrarioak, baina segundo bateko tarteagatik izan bada ere, Baquekoak jaso ditu besoak. Bigarren Lizarte taldeko ordezkari bat sartu da, eta hirugarren Mikel Aristi bergararra izan da (Euskadi EDP).
Egun borobila Baque-Campos taldekoendako, mendiko saria ere Trueparendako izan delako, eta taldeko saria taldekideekin partekatu duelako. Azkenik, Jonathan Lastrak jarraitzen du Lehendakari txapelketan lider.