Prentsa oharrean esan dutenez, “azken hilabeteotan, Gipuzkoa Garailek sarea indartzen eta zabaltzen jardín du, baita dinamika eta lan-egutegia definitzen ere”.
Gipuzkoa Garaileko kideek jarraitzen duten lan-dinamika “azkarra, irekia eta malgua” da, eta “eztabaida, proposamena eta ekintzan oinarritutako metodologia” du.
Lehenengo sesioan, taldeka eztabaidatu dituzte Gipuzkoa Garailek landu nahi dituen lau ardatzak: konpetentzia teknikoak eta balioak dituzten pertsonak; teknologikoki aurreratua den industria; enpresaren, jakintzaren, zientziaren eta teknologiaren arteko lotura; eta Gipuzkoaren erakargarritasuna pertsona eta enpresendako. Gipuzkoa Garaileren esanetan, lau elementu horiek izango dira lurraldearen etorkizuneko gakoak.
Hurrengo lan-bilera irailaren 11n izango da, eta proposamen faseari eutsiko diote.