Taldekideok gogoeta egin dute Gipuzkoaren orainaz eta etorkizunaz, eta "lurraldeak dituen erronkei arrakastaz eusteko behar diren tresnez", euren esanetan. Asmo-deklarazioa Juanjo Alvarez irakasleak egin zuen. Bertan jasotzen da honako helburua: Gipuzkoaren ekonomia-ehuna bultzatzea. Bailarako kideen artean daude Jose Mari Aitzega, Xabier Berasategi, Iñaki Espartza, Mari Carmen Gallastegi, Imanol Larrañaga, Eduardo Zubiaurre eta Lander Beloki.