Hauek dira aukeratutako 12 proiektuak:
LANBIDE HASTAPENEKO IKASLEEN INTEGRAZIO SOZIO-LABORALA BIDERATZEKO PROGRAMA
Komunitatearen aldeko lanak garatzeko praktika eran, Debagoieneko udalerri guztietan programa bat sustatzea.
LEHEN SEKTOREA BIZIBERRITU AGROEKOLOGIA HELBURU IZANIK ETA BERTAKO KONTSUMOA SUSTATUTA ELIKADURA SUBIRANOTASUNERANTZ ABIATUZ
Bertako kontsumoa sustatzea. Sentsibilizazio kanpaina abian jarri ekoizleei nahiz kontsumitzaileei zuzenduta.
Bertako ekoizle txikien produktuak bertako jendearen esku jarri legea hautsi gabe… Hainbeste zigilu eta araudi saihestu eskualdeko elkartea sortuz
PAREKIDETASUNA BULTZATZEKO PLANA: HEZKIDETZA, BERDINTASUNA, INDARKERI MATXISTA, GIZONEN INPLIKAZIOA
Aukera berdintasun politikak sustatu eta martxan jarri
- Hezkidetza programak indartu. Programa jarraia curriculumean txertatua. Ikastetxeetan.
- Gizonezkoen inplikazioa bilatzeko estrategiak: ikastaroak, kontzientziazioa,…
- Indarkeri matxistaren identifikazioa.
DEBAGOIENA HERRI HEZITZAILEA
Debagoiena osatzen duten herriak "Herri hezitzaileak" bilakatzeko prozesuan abiatzea. Herriak ikuspegi hezitzaile batetik eraldatzea, herritarrak subjektu hezitzaileak ere izanik.
NEKAZARITZARAKO ESKUALDE MAILAKO "LUR BANKUA" SORTU
Bitartekari egingo duen erakunde bat: nekazaritzan lan egin nahi duen eta lurra dutenen artean. Horrela, herritarrek aukera izango dute lehen sektoreko jarduerak martxan jartzeko.
Nekazaritzan aritu nahi duen jendearentzat oztopo nagusia lurrik eza ez izatea.
ESKUALDEAN ENERGIA BERRIZTAGARRIEN EZARPENA ERRAZTU BURUJABETZA ENERGETIKORANTZ ABIATUZ
Eskualdean energia berriztagarrien ezarpena ahalbidetu, udalerri bakoitzean egokiena izan daitekeen energia iturria erabiltzeko (biomasa, ur-saltoak, geotermia…).
UTILITATE SOZIALEKO ENPRESAK SORTU LANGABETUEI LANA EMAN ETA GIZARTERATZEA SUSTATZEKO
Zubi-lanak egin langabezian dagoen jendeari lana eskaintzeko utilitate sozialeko jarduerak beteko lituzkeenak. Ingurua garbi eta egoera onean mantentzea ekarriko luke eta pertsona horiek zerbait egiten dutenaren "sentsazioa" izango lukete.
BASERRITARREN KOOPERATIBA SORTU
Baserritarren kooperatiba sortu, baserri denekin bideragarritasun plana egin eta hutsik daudenak ere martxan jarri: erein, landu eta saldu. Horrekin lotuta, sinergiak sortu, adibidez, Gatzagako gatz eta Ezpeletako piperrarekin.
DEBAGOIENEKO KULTURA ESKAINTZA BATERATU (COOL TOUR DEBAGOIENA)
Debagoieneko kultura eskaintza bateratzea herrien arteko kontraprogramazioak ez sortzeko. Eta, eskualdeko herritarren arteko mugikortasuna bultzatzeko. Horrez gain, ekipamendu guztietan sartzeko bono bat sortu. Adibidez kirol ekipamenduak bezalakoa.
DEBAGOIENEKO TURISMO ESKAINTZA INDARTZEKO PROIEKTUA
Hiru zutabe nagusien inguruan hainbat proiektu indartu eta eskualdeko eskaintza turistiko bateratu bat sortu:
1. Hiru zutabe hauek indartu: Natura // Historia, artea eta ondarea // Lehena, oraina eta geroa.
Batzarrean, proposamen bakoitzari puntuazio bat eman zitzaion eta horrela aukeratu ziren 12 horiek. Foru Aldundiaren eskumenekoak izan behar dira, eta Debagoieneko ahalik eta herri gehienei eragin behar diete.
Orain, Foru Aldundiko teknikariei bidaliko dizkiete proiektuok, eta txostena egingo dute haiek: zenbat kostatuko litzatekeen bakoitza, zenbat denbora hartuko lukeen…
Horrekin, irailean eskualdeko beste bi batzar izango dira eta behin betiko aukeraketa egingo da, eta urrian Foru Aldundiaren aurrekontu proiektuan txertatuko dira aukeratutako proiektuak, bakoitza bere sailean.
Jarduneko Foru Aldundiko ordezkariek esan dute konpromisoa zegoela aldez aurretik hurrengo gobernuak programa honekin jarraitzeko.