Aste honetako saiorako ere hainbat kantu eskari egon dira, hauexek, hain zuzen: Sodupeko Maria Ereñak Hiru Gira taldearen Gaur da eguna kantuaren bideoklipa jartzeko eskatu du; Malu artistaren Blanco y negro eskatu du, bestetik, Durangoko Itxarok; Aretxabaletako Markelek Nirvanaren Smells like teen spirit entzun nahi izan du saioan; Oñatiko Julen Tomek, berriz, oñatiarrez osatutako Bagauda taldearen Alkohol, izerdi ta rocka eskatu du; eta Whatsappez eskatu dute baita ere David Guettaren Hey Mama. Disfrutatu saioarekin!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.