AMAIA DJ

Lain taldekoek eskatuta, Kerobiaren 'Asteroideen irudia'

Amaia Txintxurreta Guridi 2015eko maiatzaren 18a

Duela gutxi disko berria kaleratu duten Lain taldeko Leirek eta Kristinak Kerobiaren Asteroideen irudia bideoklipa eskatu dute Amaia DJ saioan. Bestelako eskariak ere izan dira: Betagarriren Euri tanta bakoitzean eskatu du Barakaldoko Maiderrek; Estoparen No quiero verla mas eskatu du Albertok; bere familiari eskaini nahi izan dio, berriz, Txapelpunken Loco kuerdo kantua Lekeitioko Aritz Egiak; eta Arrasateko Oier Irazabalek Zea Mays taldearen Negua joan da ta eskatu du. Ikusi saioa hemen!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak