Aste honetan Gatibuko Alex Sarduik hartu du parte saioan, eta, bideo baten bitartez, Berri Txarrak taldearen bideoklipen bat jartzeko eskatu du, Zerbait asmatuko dugu kantua izan da entzungai saioan. Bestelako eskariak ere egon dira: Arrasateko Oierrek Green Day taldearen American Idiot eskatu du; Antzuolako Irati Lizarraldek, berriz, Amaia Monteroren Darte mi vida entzun nahi izan du saioan; Eskoriatzatik iritsitako mezu batean Titimotzei eta Altxaters taldeari eskaini nahi izan diote Altxatu taldearen Hitza kantua; eta tolosarra den, baina Arrasaten bizi den Iosu gazteak Glaukomaren Haizea eskatu du. Disfrutatu bideoklipekin!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.