Bideo bitartez, kantu eskaera egin dute Eratu taldeko kideek, eta, Ero taldearen Bidaiatzen kantuaren bideoklipa eskatu dute. Bestelako eskariak ere izan dira: Whatsappez eskatu dute Avicii DJaren Silhouettes; Goiena telebistako Galdegazte saioan Gatibuko Alex Sardui elkarrizketatu zuten Bergarako Izarok, Izarrek eta Jonek Bang bang txiki txik kantua eskatu dute; Oñatiko Mikel Apazak, berriz, Calvin Harrisen Summer entzun nahi izan du saioan; eta Bergarako Fran gazteari Kylei Minoguek parte hartzen duen Giorgio Moroder artisteren Right here, right now kantua jarri zaio. Disfrutatu musikarekin!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.