AMAIA DJ

Hesian taldeko Zuriñe Hidalgok eskatuta, Governorsen 'Zuloan'

Amaia Txintxurreta Guridi 2015eko apirilaren 20a

Beste aste batez, euskal musikari ezagun baten kantu eskaria izan da saioan. Kasu honetan, Hesianeko Zuriñe Hidalgo abeslariak Arrasateko Governor taldearen Zuloan kantua eskatu du. Bestelako eskariak ere egon dira: Arrasateko Aimarrek eta Olaiak Avicii artistaren Hey brother eskatu dute; Azkoitiko Mirarik Tom Boxerren eta Morenaren Trompeta entzun nahi izan du saioan; bestetik, Durangoko Itxarok, bere abeslari gogokoenari, Zuriñe Hidalgori, eskaini nahi izan dio Sorkunen Heldu nazazu; eta Bermeotik Melendiren La promesa eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak