Auzolandegietan izena emateko epea zabaldu du Jaurlaritzak

Zabaldu du Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak auzolandegietan parte hartzeko izenemate epea. Apirilaren 14ra arte egongo da horretarako aukera, gazteaukera.euskadi.eus atarian.

500 plaza inguru eskainiko dituzte

Jaurlaritzak ia 500 plaza eskainiko ditu aurten: horietatik 260 EAEko auzolandegietan izango dira; 117 Estatuko gainerako Autonomia Erkidegoetan; eta 100 atzerrian, Europa, Afrika, Asia eta Amerikako herrialdeetan.  

18 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da. Bete beharreko baldintza da EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea. Izena gazteaukera.euskadi.eus atarian eman behar da.

Bergarako Mizpirualden

EAEn zazpi auzolandegi antolatu dituzte, tartean, Bergarako Mizpirualde egoitzan egiten den belaunaldien arteko trukaketa.
Mizpirualdeko psikologo eta animazio zerbitzuko koordinatzaile Orbaiz Formosok azaldu du Mizpirualden 2009tik hartzen dituztela auzolandegietako gazteak eta eurendako oso esperientzia positiboa dela. Mizpirualdeko egoiliarrendako onurak asko direla gogoratu du, baina batez ere errutinarekin apurtzeko balio duelako auzolandegiak.

Mizpirualden uztailaren 1etik 15era egongo dira 20 bat gazte. Goizez egingo dute lan, pare bat orduz. Formosok gaineratu du Mizpirualdeko egoiliar asko uztaileko auzolandegiak noiz iritsiko zain egoten direla.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.