Musikari ondarrutar Keu Agirretxeak Eratu taldearen Beldurraren aroa kantua eskatu du saioan, bideo bitartez. Bestelako eskariak ere izan dira: Arrasateko Oier Irazabalek bere neskalagun Ixiarri eskaini nahi izan dio Ken 7 taldearen Bihotz kantua, euren argazkia ere bidali digu; Bergaratik, Calvin Harris artistaren Outside ere eskatu dute; Arrasateko Julen Vallek, bestalde, Vicetone-ren United we dance eskatu du; eta azkenik, Whatsapp bitartez Clean Bandit taldearen Real love ere eskatu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.