Oihana Kortazar garaile, domekan, Arnedo Trail mendi lasterketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 9a, 10:28
Oihana Kortazar.

Sentsazio onekin da elgetarra, baina martxoaren 22ko Vall del Congost lasterketa izango du denboraldiko lehenengo hitzordu garrantzitsua.

Denboraldi hasiera honetan entrenamendu modura hartzen ditu Kortazarrek lehen mendi lasterketok, eta emaitza onak lortzen ari da.

Atzo, martxoak 8, emakume azkarrena izan zen Arnedo Trail mendi lasterketan. 27 kilometroko ibilbidea egin zuen, 1.087 metroko desnibelarekin bai gora bai behera, eta bi minutuko aldea atera zion helmugan Maite Maiora aurkariari.

Ondo sentitzen dela esan du Kortazarrek, eta progresio onean dela, baina martxoaren 22an Katalunian jokatuko duen Vall del Congost lasterketa izango duela denboraldiko lehenengo hitzordu serioa. 42 kilometroko lasterketa da, eta denboraldi honetan lehen aldia izango du distantzia horretan. Aurkarien maila ere beste bat izango da.

Aurretik, eta prestaketa lantzeko ezarrita daukan egutegiaren barruan, Alto Sil Trail lasterketan izango da Kortazar domekan, martxoak 15.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak