Azken aldian golak sartzeko lanak izan dituzte Valleren mutilek, baina gaurkoan hiru puntuak etxean geratu dira. Aretxabaletak 2-1 irabazi du Antzuolaren aurkako derbian. Norgehiagoka hasi bezain pronto Haritz Igartuaren gola etorri da, aurkariaren atean baloia lapurtu duenean. Bigarren zatian berriz, etxekoen bigarrena etorri da. Aitor Perezek sartu du, Iker Santxezek pasatako baloia ate barrura bultzatuz. Antzuolarrak gogor borrokatu dira eta bigarren zatian falta batetik egindako erdiraketa Markel Letek sartzea lortu arren, horrela amaitu da partidua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.