Indarra baino gehiago burua behar delako, Lanbide Heziketako ikasketa teknikoetara animatu dituzte emakumeak

Norbanakook lanerako aukera izateko eta gizarte gisa industriak izango dituen beharrei erantzuteko, ikasketei dagokienez, gaur eguneko eta etorkizun hurbileko apustu segurua Lanbide Heziketa dela, eta Lanbide Heziketan, baita arlo teknikoan ere, emakumeak baduela lekua, baduela gaitasuna; horixe da Bergarako Miguel Altuna institutuan gaur hasi dituzten jardunaldietan nagusitu den mezua. Jaurlaritzako, Lanbideko, Emakundeko eta Confebaskeko ordezkariak izan dira hizlari.

Lanbide Heziketarako sailburuorde Jorge Arevalok, esaterako, adierazi du industria sektoreko lanpostuen %76rako Lanbide Heziketa titulua beharko dela 2020an, eta ez dagoela jende nahikorik. Hamar urteren buruan 160.000 lanpostu ordezkatzeko beharra egongo dela adierazi du Arevalok, eta animatu ditu neskak elektrizitatea edo fabrikazio mekanikoa moduko arloetara jotzera, gaur egun inteligentzia omen delako behar dena, indar fisikoa baino gehiago.

Arevalorekin batera, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga, Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendari Gotzone Sagardui eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida izan dira hizlari jardunaldien lehenengo saioan, Miguel Altunako zuzendari Josune Irazabalekin batera. Bakoitzak egin du bere aurkezpena, emakumeek Lanbide Heziketako espezialitate teknikoetan izan dezaketen eta izan behar luketen lekuari buruz, eta horra iristeko egin beharrekoak ere aipatuz.

Jardunaldiek bihar eta etzi izango dute jarraipena. Soraluze kooperatibara bisita eta tailer eta mahai-inguruak egingo dituzte datozen bi egunetan.

Erlazionatuak

Estereotipoak apurtu, eta emakumeak lanbide heziketara erakarri nahi ditu Miguel Altuna Institutuak

Bergara

Lanbide heziketan, eta oro har, lan munduan "oraindik dauden estereotipoak" ikusita, Miguel Altuna Institutuak Lanbide teknikoa da nire aukera izen...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.