Aldaketak egongo dira hondakinak biltzeko zerbitzuan Gabon jaiotan

Mirari Altube Arrese 2014ko abe. 23a, 11:07
Larrialdi guneko atea zabaldu ahal izateko deitu beharreko telefonoa.

Gabonetako jai-egunak direla-eta, Debagoieneko Mankomunitateak hondakinak biltzeko zerbitzuan hainbat aldaketa egongo direla gogorarazi gura die erabiltzaileei. Era berean, Gabon jaiotan etxean pilatuko diren hondakinak larrialdi gunera eraman ahal izango dituzte aretxabaletarrek eta oñatiarrek. Horretarako honako telefono zenbakira deitu behar da: 943-25 22 88. Lau digituko kode bat emango diote deitzaileari larrialdi guneko atea zabaldu ahal izango du.

Aipatutako aldaketak, honako zerbitzuetan egingo ditugu:

Abenduaren 24an eta 31n, eguerdiko 13:30erako atera beharko dira:

  • Antzuolan hondakin organikoak.
  • Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñatin ontzi arinak (gauean ez dituzte jasoko).
  • Bergaran, etxeetako gaueko bilketa eguerdian egingo da; beraz, konpresak, pixoihalak etab…

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, honako hauek izango dira aldaketak:

  • Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Arrasaten ez da kartoi komertziala jasotzeko zerbitzurik egongo (zapatukoa izango da jasotzeko hurrengo eguna).
  • Eskoriatzan, Aretxabaletan, Oñatin eta Bergaran ez da komertzioetako hondakin organikoak jasotzeko zerbitzurik egongo (zapatukoa izango da jasotzeko hurrengo eguna).
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak