Aldaketa horiek egun zehatz batzuetan eta jaiek irauten duten bitartean soilik egongo dira indarrean. Horren ostean, ohiko egutegira bueltatuko da zerbitzua.
Herritarrendako egun bereziak
Abenduaren 24an eta 31n, gauean egin ohi den bilketa zerbitzua eguerdian egingo da; beraz, konpresak, pixoihalak-eta 13:30ak baino lehen atera beharko dira.
Etxeko hondakin handien bilketa (altzariak, koltxoiak, etxetresna handiak….) abenduaren 23an eta 30ean egingo da, ohiko zerbitzua bere horretan mantenduko da-eta. Gogoan izan behar da, baina, hondakin horiek jasotzeko aurrez 943-71 19 38 telefonora deitu behar dela abisua emateko.
Merkataritza eta industria
Komertzioen eta industriaren bilketa egunetan ere aldaketak egongo dira. Bi sektore horien zerbitzuaren nondik norakoak azaltzeko, Udalak Bergara.net webgunean bi sektore horien bilketa zehatz azaltzen duen koadro bana eskegi du.
Webguneko koadro horietan zehazten dira egunez egun sektore bakoitzak zein frakzio eta noiz atera behar dituen.