Saioari hasiera Eskoriatzatik Whatsapp bitartez iritsitako eskariarekin eman zaio; Aitziberrek bere kuadrillako Mariari eskaini nahi izan diolako Emonen 'Txosneroak'. Horren ostean etorri dira beste eskari eta bideoklip hauek: Alegitik Anne eta Egoitzek eskatutako Shakiraren 'La la la', Bergarako H.I.S. kuadrillak eskatutako Fuego artistaren 'Una vaina loca', Orioko Idoiak eskatutako Iheskideren 'Arrano beltzaren hegaldiak' eta Oñatiko Imanolek Coldplayren 'A sky full of stars' eskatu du. Hasi dantzan!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.