Aste honetako saioan Josu Zubia Oñatiko kantautorearen Argazkietan bezala kantuaren bideoklipa jartzeko eskatu du Haizea oñatiarrak bere anaia Aitorrek 17 urte bete zituela-eta, hari eskaini nahi izan dio abestia. Orioko Maddik ere bere anaia zoriondu nahi izan du Hilary Duf artistaren Chasing the sun abestiarekin. Oñatiko Ane gazteak Glaukomaren Haizea jartzeko eskatu du. Bergarako "rubia politenari", Irati Lazkanori, Taylor Swiften White horse eskaini diote, eta amaitzeko, Azkoitiko Hodei Sudupek Ricky Martinen Come with me eskatu du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.