Candy Hooverren langile batzordearen ustez "Bergarako lantokia bideragarria" da

Bergarako Candy Hoverreko langileak protestan, lantoki aurrean.

Bergarako Candy Hoverreko langile batzordeak aditzera eman duenez, "Italian egoitza duen Candy Hoover Electrodomesticos SAko zuzendaritzak, gaur goizean formalki adierazi du Bergaran duen fabrikaren itxiera". Horren aurrean, langileek diote Candy Hooverek "bideragarritasuna eta etorkizuna" dituela, baina "denek parte hartu "behar dutela Bergarako Candyren alde: "administrazio publikoak, agente sozialek  eta lagineriak, proiektu honen eta enpleguaren alde". Hori horrela izanik, Bergarako eta eskualdeko "biztanleria guztia animatzen" dute aurki egingo dituzten "deialdietan parte hartzera".

Hemen oharra, osorik:

"Italian egoitza duen Candy Hoover Electrodomesticos SAko zuzendaritzak, gaur goizean formalki adierazi du Bergaran duen fabrikaren itxiera. Honek esan nahi du 150 pertsonen kaleratzeak egin nahi dituela, kaleratze kolektibo baten bidez, antolakuntza, ekonomia  eta produktibitate arrazoiak argudiatuz.

Hau guztia deslokalizazio eta prekarizazio kasu bat da, gutxi batzuek beraien mozkinak handitzeko. Bergaran dagoen produkzioa Txinara pasa nahi da argudio nagusiak lan eskuaren kostua eta produktuaren bukaerako prezioak izanik.

Mahai gainean jarri dituzten argudioak Txinako lan eskuaren prezioa Bergaran dagoena baino merkeagoa dela da. Komiteak Candyk Bergaran produzitzen jarraitzea nahi du. Ez du axola enpresak erabakia hartuta eta inongo jarraipen alternatibarik gabe etorri izana. Hau ez da 150 langileen arazoa bakarrik, Bergararen eta, dagoeneko, zigortuta dagoen bailara honetako arazo bat da.

Candy Hooverreko langileriak Bergarako enpleguaren alde borrokatu behar du. Gure ustez Candy Hooverrek bideragarritasuna eta etorkizuna ditu. Baina denok parte hartu behar dugu, administrazio publikoak, agente sozialak eta lagileria, proiektu honen eta enpleguaren alde.

Hau horrela izanik, Bergarako era  bailarako  biztanleria guztia animatzen dugu aurki egingo ditugun deialdietan parte hartzera".

Erlazionatuak

Herritarren eta Udalbatzaren babesa jaso dute Bergarako Candyko langileek

Bergara

Aho batez onartu dute Bergarako Udalbatza osatzen duten alderdiek Candyko langileek aurkeztutako mozioa. Candyk Bergaran duen lantegiko industria-j...
Garbigailuak eroatera etorri diren kamioiei bidea oztopatu diete Candyko langileek

Bergara

Candy Hooverreko langileek borrokan jarraitzen dute. Beste behin ere lantegiaren itxieraren aurkako arrazoiak azaldu eta euren eskaerekin bat egite...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.