AMAIA DJ

Beasaingo Unaik Justin Bieberren 'Boyfriend' eskaini dio Aitana Esnaolari

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko azaroaren 7a

Bihotzez eskaini nahi izan dio Beasaingo Unaik abestia Aitana Esnaolari eta bestelako kantu eskaerak ere izan dira saioan: Lekeitioko Naiarak eskatuta, Mikel Urdangarinen 'Euria ari du' kantuaren bideoklipa jarri da saioan; Enkoreren 'Airea', berriz, Oñatiko Imanolek eskatu du; Aretxabaletako Norak, ostera, 'Mi patria digna' entzun nahi izan du saioan eta Aretxabaletako Loinazek The Lonely island taldearen 'Boombox' eskatu du. Oñatiko Haizeak, bestalde, Gazte Chef izeneko lehiaketan parte hartu zuteneko argazkia bidali du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak