Belen Arrondo: "Jaurlaritzaren politika ez da egokia; krisia hasi zenetik industria enpresen laurdena ixten ari da"

Candy-Hooverren Bergarako lantegi aurrean izan da goizean EH Bilduren legebiltzarkide talde bat, eta baita Amaiurreko diputatu Maite Aristegi bergararra ere. Adierazi dute langileei elkartasuna erakustera joan direla, eta euren egoera konponbidean ipintzeko lan egiteko konpromisoa hartu dute.

 

Zentzu horretan, egubakoitzean Legebiltzarrean egingo den eztabaidan hainbat proposamen aurkeztuko dituztela aurreratu dute. Horrez gain, salatu dute Eusko Jaurlaritzak enplegu planen berri eman bai, baina gero, errealitatean, ehunka langile kalean geratzen ari direla, adibidez, azken asteotan.

Erlazionatuak

Lantegiko lurrak ez ditzatela birkalifikatu eskatu dio Candyko Enpresa Batzordeak Udalari

Bergara 1

Lurrok birkalifikatzea zaila dela esan ei diete Udaletik. Bestalde, atzo Atxintxika krosean antolatzaileekin izandako tentsio momentuen gainean arg...
Arantza Tapiak dio "onartezina" dela Candy Taldearen jarduteko modua

Bergara

Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren ustez, "oso albiste txarra" da Bergarako Candy-Hoover itxi izana. Eta adierazi ...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.