Partidu gorabeheratsuaren ostean, garaipena poltsikoratu zuen Oñatik

Maialen Torres 2014ko urr. 19a, 14:43

Lau zatiak "nahiko erraz" irabazi bazituzten ere, Judezen ustez huts gehiago izan ziren egindako tantoak baino eta taldeak ez zuen bere jokorik onena erakusterik izan.

Portugaletekoen aldean, atzean "lan ona" egin zuen Oñatiko taldeak. Dena den, euren alderik indartsuena errebotea izan zen, horri esker kanasta asko sartu eta markagailuko aldea handitzea lortu baitzuten.

Hirugarren laurdenean jo zuen hondoa etxekoen jokoak entrenatzailearen esanetan. Izan ere, baloi asko galdu zituzten eta abiadura aldetik nahiko motel ikusi zuen taldea Judezek.

Edonola ere, emaitza ospatzeko modukoa izan zen, eta oñatiarrek "hobetzeko asko" badute ere, pixkanaka euren jokoa definitzen ari direla uste du Judezek, jokalariak ohartzen ari baitira nola jolastu behar duten. Gaineratu zuen astean zehar egindako lanaren etekinaren fruituak jaso zituztela zapatuan, joan den jardunaldiarekin alderatuta, "hobekuntza nabaria" izan baitzen.

Ahulguneak aprobetxatuz

Talde beteranoa da Portugalete, eta Judezek azaldu duenez, "onak dira 5x5eko jokoan eta ez dute ez baloirik galtzen ezta arriskatzen ere". Dena den, partiduak aurrera egin ahala, nekatu egin ziren kanpokoak, eta euren jokoak "nabarmen behera egin" zuenean, etxekoek "martxa bat gehiago igo" eta aurkariaren ahulgunea abantaila bihurtzen jakin zutela esan du Judezek. Horrela, "eroso" aritu ziren oñatiarrak eta norgehiagoka "gustura" amaitu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak