Endika Donnay eta Leire Fernandez irabazle, parte-hartzerik altuena izan duen gaueko Tafyd krosean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 18a, 11:12
Gaueko Tafyd krosaren irteera.

Arizmendi Ikastolak antolatuta, gaueko Tafyd krosaren seigarren edizioa egin zen atzo Arrasaten. 91 korrikalarik hartu zuten parte, orain arteko parte-hartzerik altuena lortuz. Endika Donnay arrasatearra –errekorra ondu zuen– eta Leire Fernandez errenteriarra izan ziren azkarrenak. Sailkapena albiste barruan.  [ARGAZKIAK]

Endika Donnay sasoi ezin hobean dago eta atzokoan hasieratik utzi zuen garbi berea izango zela lasterketa. Tafyd kroseko errekorra hautsi zuen ibilbideko 5,7 kilometroak 16 minutu eta 31 segundotan eginda. Sekulako erritmoa jarri zuen hasieratik; kilometro bakoitza egiteko hiru minutu baino gutxiago behar izan zuen. Iazko irabazle Unai Hernandezi (17:06) minutu erdi baino gehiago sartu zion atleta arrasatearrak: "Banekien esprintean Unai azkarragoa dela eta horregatik erritmo azkarra jarri dut hasieratik", adierazi zuen Donnayk.

Emakume gehiago, baina gutxi oraindik

Emakumezkoetan Errenteriatik etorritako Leire Fernandez (19:43) izan zen nagusi, bigarren sailkatu zen Kristina Ruizi hiru minutu baino gehiago sartu zizkion (22:47). Emakumeen parte-hartzeak gora egin du, baina oraindik asko dago hobetzeko. Izan ere, 91 korrikalarietatik 13 izan ziren emakumezkoak. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak