Kanpainaren ildoari jarraituz, Joxe Elorza magoaren erakustaldia ere izan dute prentsaurrekoan. Dena den, "euskara biderkatzeko trukoa" norberaren baitan dagoela azaldu du Miriam Isasmendi Eskoriatzako Berbalagun egitasmoaren koordinatzaileak, eta gakoa euskaraz aritzea dela, ez magia erabiltzea.
Egitasmoaren arduradunek uste dute eskualdean euskararen erabilera suspertzeko oraindik ere badela zer egina. Izan ere, Isasmendiren hitzetan, "gure inguruan badira euskaraz kain bai, baina egunerokotasunean euskaraz aritzeko zailtasunak dituztenak" eta horren aurrean, mintzapraktika egitasmoak "gaitasunak hobetu eta lotsa galtzeko" aukera eskainzten die pertsona horiei.
Mintzapraktika saioak berba-kideen zaletasun, adin eta ordutegien arabera moldatutzen dira, eta normalean, talde txikiak osatzen dira, euskaldun zahar bat eta praktikatu nahi duten beste bat bi edo hiru pertsonarekin. Gaineratu dute, euskaldun zaharrek ez dutela zertan irakasle izan, nahikoa baita era naturalean eta pazientzia apur batekin aritzea.
Izen ematea
Parte hartzeko, antolatzaile diren erakundeetara jotzea besterik ez dago. Izena emateko aukerak:
- Aretxabaletan, Loramendi Elkartean (edo 943 77 09 70 telefonora deituta).
- Arrasaten AED Elkartean(edo 943 77 12 28 telefonora deituta).
- Bergaran Jardun Elkartean (edo 943 76 61 61 telefonora deituta).
- Eskoriatzako kultura-etxean (edo 943 74 63 76 telefonora deituta).
- Oñatiko kultura-etxean (edo 943 78 24 96 telefonora deituta).