Musika zainetan Altxatu taldearekin eta festa giroa La Pegatinarekin

Toki askotatik bidalitako mezuak iritsi dira saiora beste behin. Aretxabaletako Ibai gazteak Altxatu taldearen ‘Musika zainetan’ kantuaren bideoklipa jartzeko eskatu du; Gernikako lokal batetik, berriz, Abraham Mateoren ‘Señorita’ ipintzeko eskatu dute; Chenoaren ‘Quinta dimensión’ eskatu du Martak Bergaratik; En Tol Sarmiento taldearen ‘Musikaren doinua’ jartzeko eskatu dute Bergarako Anderrek eta Ordiziko Beñatek, horiek gainera bideoklipa eskaini nahi izan dute eta Anderrek Azpeitiko bere lagun Maiteri eta Andoiaineko Mirene Iraolari eskaini die, eta Beñatek, berriz, bere familiari; amaitzeko, Oñatiko Araotz auzoko Mikel gazteak La Pegatina taldearen ‘Miranda’ eskatu du. Ikus-entzunezko horiekin disfrutatzeko aukera daukazue bideoak. Hasi dantzan!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.