Iheskide edota One Direction taldearen kantuak entzungai

Abuztuko oporren ostean, itzuli da ‘Amaia DJ’ saioa eta eskari ugari jaso dira, gainera. Beraz, eskari horiek guztiak pixkanaka-pixkanaka jarriko dira saioan. Mila esker parte hartzen ari zareten guztioi!

Saio honetan kantu hauek jarri dira: One Direction taldearen ‘Little things’, Balvin artistaren ’6AM’, D-Pintxos taldearen ‘Gure Esku Dago’, Gatillazoren ‘Esclavos del siglo XXI’ eta Iheskideren ‘Arrano beltzaren hegaldiak’. Bergara, Oñati, Antzuola edota Arrasatetik bidalitako eskariak dira eta animo mezuak ere jaso dira adibidez Leintz Gatzagatik eta Elgetako Oste lokaletik.

Jarraitu saioan parte hartzen modu hauetara:
- Whatsapp: 688 69 00 17
- Twitter: @amaiadj
- Tuenti: DJ Amaia Txintxurreta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.