Hainbat kantu eskari jaso dira bideoklipen saio honetarako ere: Aramaioko Gillenek bere lagun Beñati eskaini nahi izan dio Egurra Ta Kitto taldearen ‘Heldu besotik’ kantuaren bideoklipa; John Legend artistaren ‘All of me’ eskatu dute, bestetik, Bergarako Martak eta Oñatiko Anek; Ken Zazpi taldearen ‘Hel nazazu eskutik’ ere eskatu dute Eskoriatzako lokal batetik Ane, Irune, Aitziber eta Maiderri eskaintzeko; Justin Beiber abeslariaren ‘Baby’ ere entzun nahi izan dute saioan Azpeitiko Hauts lokaletik bidali diguten mezuan esan diguten bezala; eta azkenik, Enrique Iglesiasen ‘Bailando’ ere jartzeko eskatu dute Eskoriatzatik. Disfrutatu saioarekin!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.