Michelin izarrekin tonbola eta beste, Iker Galan umearen alde

Ubane Madera 2014ko uzt. 18a, 08:45
Iker Galan eta Ana Belen Martinez ama.

Solidarioak gara-denok Ikerrekin izenarekin, gaur Donostian egingo dute Iker Galan ume bergararraren aldeko bigarren jaialdi solidarioa. Gipuzkoa plazan, 10:00etan hasi eta 20:00ak arteko egitaraua prestatu dute. Tombola izango da tartean eta bertan, Martin Berasategi, Akelarre eta Arzak jatetxeetan afariak eta bazkariak zozkatuko dituzte. Batzen den dirua AEMPIra (patologia mitokondrialak dituzten gaixoen elkartea) bideratuko dute.

Tonbolaz gainera, "zumba saio jendetsua" izango da familiei zuzenduta (18:30), 500 ogitarteko banatuko dituzte bertaratzen direnen artean (arratsaldean) eta umeendako jolasak izango dira, adibidez.

Egitarau osoa

  • 10:00 Haurrek egindako dantza batek emango dio hasiera jardunaldiari.
  • 10:30 Ikerrentzako nahia izeneko ekintza, Omikuji estilo japoniarra jarraituz mezu positiboak zintzilikatuko dira.
  • 11:00 Guhauko taldeak txakurrak erakutsiko ditu, adin txikikoek animaliekiko izan beharreko errespetua ikasi dezaten.
  • 11:30 Olasagasti aizkolariak erakustaldia egingo du.
  • 12:00 Oihal tailerra, 9zb.ren eskutik.
  • 16:00 Aurpegi margoketa, haur guztientzako.
  • 17:00 Gipuren bisitaldia, Gipuzkoa Basketeko maskota.
  • 17:30 500 ogitartekoren banaketa, Egunero ogitarteko bat kanpainaren eskutik.
  • 18:30 Zumba saioa familian, Carmen Garmendia dantza-eskolaren kolaborazioarekin.
  • 20:00 Jardunaldiaren amaiera.

300 neska-mutikoren eskutik

"Summer Udalekuak programan parte hartzen duten 300 haurretik gora izan dira antolatzaileak", jakinarazi dute Tilin Talan Haur Eskolatik. Antolatzaileek gaurko jaialdian parte hartzeko deia egin dute: "Bertaratu eta parte hartzea besterik ez dugu eskatzen. Denbora asko eman dugu jardunaldia prestatzen, bai haurrek bai programaren arduradunek ere, txikienak saritzeko modu bat da, eta noski, Ikerri eta bere familiari laguntzeko era", adierazi du Marta Elipek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak