Amalur bolada txar bat pasatzen ari dela kontatu du Anderrek eta animoak eman nahian eskaini dio Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak egindako 'Bihotz' kantua. Bergarako Andrea gazteak ere egin du saioan eskaria: Madrileko Swan Fyahbwoy artistaren 'Forget & forgive' kantua jartzeko eskatu du. Oñatiko Egoitzek, bestalde, Cali & El Dandee-ren 'Por siempre' eskatu du. Landerrek Santurtzitik, berriz, Arrasateko Governos taldearen 'Bertigo' entzun nahi izan du saioan, eta amaitzeko, Bergarako Maiderrek Dani Martinen 'Emocional' eskatu du. Animatu eta parte hartu zuk ere saioan!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.