ARGAZGIAK: Gaueko Lasterketa Bertikala

Irati Goitia 2014ko mai. 3a, 11:13
Atzo jokatu zen Kilometro Bertikala Oñatin, eta deabruak berak iragarri zuen asteburuan zetorrena: "Ongi etorri infernura!". Iñigo Lariz nagusitu zen atzoko lasterketan. Zehazki, 27'57'' behar izan zituen Bellotzako zubitik Buetraitz gainera iristeko, eta Agustin Roc (28'06'') eta Ionut Alin Zincaren (28'44'') aurretik nagusitu zen. Emakumezkoetan, Montserrat Vazquez izan zen irabazlea (37'42''). Bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren Nerea Amilibia (38'28) eta Maddi Arrazola (38'40''), hurrenez hurren.

Proba gogorra izan zen eta hala adierazi zuten korrikalariek amaieran. Izan ere, 2,7 kilometroan 720 metroko desnibela gainditu behar izan zuten. Horri hotza eta behe-lainoa ere gehitu zitzaion. Proba hasieran ondo adierazi zuen deabruak berak: "Ongi etorri infernura!". Izan ere, deabrua bera izan zen ibilbidea egiten lehena, eta suz piztu zuen bide guztia.

Ikusle asko batu ziren Arantzazun eta baita Duru inguruan ere. Korrikalariek ez zituzten animoak falta izan. Antolatzaileak pozik azaldu dira sortutako giro onaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak