Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren deialdiz, Carlos Urkixo Espainiako Gobernuaren ordezkariak "euskararen normalizazioa geldiarazteko abiatutako erasoaldia" salatu dute euskaltzaleek gaur. Arrasaten elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan eta eskuak margo biziz koloreztatuta, aski dela irudikatu dute herritarrek. Bergaran, Oñatin eta Aretxabaletan ere egin dituzte elkarretaratzeak iluntzean. [Bergara eta Oñatiko elkarretaratzeen irudiak, albiste barruan]
Euskara normalizatzeko, erakundeetan hizkuntza babestuko duten neurrien beharra azaldu dute Arrasateko ekitaldian, Espainiako Gobernuko ordezkariak Aldundiaren eta zenbait udalen hizkuntza irizpideen aurka aurkeztutako neurrien harira.
Euskalgintzako kideek eta herritarrek hartu dute parte Arrasateko elkarretaratzean.