Bergarako 17 komertziotan saltzen dituzte poltsa konpostagarri baimenduak

Eneko Azkarate 2014ko ots. 13a, 14:07
Konpostagarriak diren barazki eta bestelako materiale organikoak.
Bergarako Udalak herriko komertzioetan poltsa konpostagarriak saltzeko deialdiari komertzio gehiago batu zaizkio. Dagoeneko, Bergarako 17 komertziotan daude salgai Debagoieneko Mankomunitateak eskaintzen dituen poltsak. Udaletik adierazi dute interesatuta dauden komertzioek Hondakinen Informazio bulegoan egin dezaketela eskaria.

Bergarako Udalak gogoratu nahi die herritarrei, bi aukera dituztela:

  • Poltsarik barik botatzea ontzi marroira materia organikoa.
  • Poltsa konpostagarri hauek erabiltzea. Era berean, gogorarazi du bestelako poltsarik ez dela jasoko.

Eta, bestalde, gogorarazi du errefusaren kuboan (grisean) edozein poltsa erabil daitekeela. "Erabilitako poltsak beti ere irekita utzi beharko dira bai organikoaren kasuan zein errefusarenean" dio Udalaren oharrak

Honako hauek dira, momentuz, Bergaran Mankomunitateak eskaintzen dituen poltsa konpostagarriak saltzen dituzten komertzioak:

  • Zapaterikua Autozerbitzua. Juan XXIII.
  • Ekilur parafarmazia. Ibargarai.
  • Gaztelu burdindegia. Mintegi.
  • Gisasola burdindegia. San Pedro.
  • Gorosti lora denda. Matxiategi.
  • Igaro estetika zentroa. Barrenkalea.
  • Ikasbi liburudenda. Lizaria.
  • Imaz harategia. Aranerreka.
  • Imprespal. Komenio kalea.
  • Mgusta fruta denda. Barrenkalea.
  • Mujika Gozotegia. Artekalea.
  • Mujika Burdindegia. Bidegurutzeta.
  • Ninika lora denda. Ramon Maria Lili.
  • Osintxuko denda. Osintxu.
  • Tripontzi-Ogiberri. Matxiategi.
  • Txikuri belardenda. Irizar plaza.
  • Xuxu erropa denda. San Pedro.

Bergarako Udalak, azkenik, gogora ekarri nahi du komertzioren batek honako poltsa hauek saldu nahi baditu Hondakinen Informazio bulegora jo dezakeela. Berau udalelexteko sarreran, Turismo bulegoa egoten den tokian dago kokatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak