Egubakoitz arratsaldean, errugbian jokatu zuten San Martin Agirre, Mariaren Lagundia eta Aranzadi Ikastolako eta Elgeta eta Antzuolako eskoletako umeek. Antzuolako umeek beisbolean ere jokatu zuten, bi taldetan banatuta. Zapatu goizean, beisboleko beste bi partidu egin dituzte: Aranzadi San Martinen aurka, eta Mariaren Lagundia Elgetaren aurka.
Guztira, astean zehar, 1. mailatik 6. mailara 400 umetik gora dabiltza eskola kirolean Bergaran. Aste bukaeretan, Bergara, Antzuola eta Elgetako umeak batzen dira.