Egubakoitzean eman zieten hasiera bertso-afariarekin; Lizaso eta Mendiluze izan ziren bertan. Zapatuan, tortilla lehiaketa egin zuten Jentil-Ola elkartean eta umeendako ere ez zen ekintzarik falta izan; Txatxilipurdiren eskutik, eskulanak eta jolasak egin zituzten.