Telegram, telefonia mugikorra astindu duen azken aplikazioa

Txomin Madina Milikua 2014ko ots. 6a, 16:53

Telegram astiro-astiro baina motibo sendoekin bidea egiten dabilen mezularitza aplikazio geroago eta ezagunagoa da. Kode librekoa, euskarara itzulia, multiplataforma eta zorrozki segurua dela diote garatzaile eta adituek. Doan eskura daiteke, jada, plataforma gehienentzako.

Haien herrialdean oso ezaguna den sare sozial baten sortzaile izan ziren errusiar dirudun biren egitasmoa da Telegram eta, azaltzen dutenez, euren komunikazioen sekretutasunaz arduratuta sortu zuten aplikazioa, hasiera baten. Pribatutasun hori oinarri, kode libreko aplikazio multiplataforma sortu zuten eta eskuragarri jarri, doan.

Gainerako mezularitza aplikazioekin duen desberdintasuna, mezuen zifratze hertsi batez gain, mezuak euren kabuz deusezten direla da. Hala, erabiltzaileek txat sekretuei ekin diezaiekete eta, behin elkarrizketa utzitakoan, solasaldi osoa ezabatu egiten dela agintzen dute. Mahaigaineko probatarako bertsioak ere hasi dira azaleratzen, kode irekiari esker. Izan ere, APIa publikoa da, kode irekian, eta garapenak egiteko gonbidapena luzatzen diete sortzaileek garatzaile guztiei.

Gauekok eta Bitarlanaek euskarara itzuli dute Android sistemetarako. Bitarlanen webgunean azaltzen dute euskaraz jartzeko jarraitu beharreko urratsak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak