Estatu bakoitzaren izen laburra, izen osoa, hiriburua, hiriburuko herritarren jende-izena eta hizkuntza ofizialak sarean kontsultagai dagoen mundu-mapan txertatu ditu UZEIk. Google Maps zerbitzuak eskaintzen dituen aukerak direla-eta, mundu-mapa hau hainbat ikuspegitan bistara daiteke (mapa arrunta, lurrekoa eta satelite bidezkoa, besteak beste). Zerbitzuari eransten zaion informazio geruza bat da.