Beste hainbat herritan ere irten dira kantuan eskolako ume, abesbatza eta kintoak. Oñatin, adibidez, Elkar Hezi ikastetxeko eta Txantxiku Ikastolako neska-mutikoak aurkitu ditugu kalean, trikiti doinuek lagunduta eta hainbat guraso eta aiton-amonaren konpainian.