Arreta soziosanitarioan lan egiteko titulazio zehatz bat beharko da 2015etik aurrera

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko urt. 10a, 15:41
2015. urtean titulazio berezi bat beharko dute pertsonentzako etxez etxeko arreta soziosanitarioa eskaintzen duten langileek eta baita erakunde sozialetan mendekotasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioa eskaintzen duten langileek ere. Titulazio hori baliozkotu edo konbalidatu nahi dutenak, Aretxabaletako Lanbide Heziketa eskolara joan beharko dira hilaren 17a baino lehen.

Titulazio hori ez dutenek baina aurretik ateratako titulazioak badituztenek edo ziurtatutako lan esperientziak ere badituztenek, titulu berri hori baliozkotu edo konbalidatu beharko dute, eta horretarako, dispositibo bat jarri dute martxan. Datorren eguena baino lehen, hau da, hilak 17 baino lehen, Aretxabaletako Lanbide Heziketako eskolara joan beharko dira konbalidazioak eskatu nahi dituztenek. Dispositiboaren helburua da orain arte formazioa jaso dutenei edo lan esperientzia izan dutenei orduak konbalidatzea.

Lanbide Heziketa eskolan egin beharko da hori esan moduan, goizeko 8:30etatik arratsaldeko 17:30ak bitartean. Konbalidazio hori eskatu nahi dutenek, beraz, ziurtagiriak eraman beharko dituzte orain arte izandako prestakuntza formala edo lan esperientzia kontuan hartzeko.


Pertsona batzuei gertatuko zaie ez dietela guztia konbalidatuko eta egoera horretan daudenendako, Aretxabaletako Lanbiden moduluak eta kurtsoak jarriko dituzte.

Langileen kezkak

Elena Molinak adibidez, 20 urte darama nagusiak zaintzen eta azken 15 urtetan etxez etxeko zerbitzuan dihardu lanean Udal langile moduan. Azaldu du horretan lanean dauden pertsona ugari daudela eta bakarrik 400 plaza atera dituztela Euskadin: “Tribunalaren dispositiboa bi aldiz bakarrik atera da azkenaldian eta Euskadin etxez etxeko zerbitzuan langile asko gaude. Ezin izango gara sartu guztiok, izan ere, orain adibidez Euskadin 400 plaza atera dituzte eta ez dakit guztiok sartu ahal izango garen. Eta gero, ematen dituzten kurtsoak gehienez 12 lagunendako izaten dira eta asko gara. Ez dakigu ea 2015erako guztiondako nahiko dispositibo aterako dituzten edo ez .”

Hala ere, Aretxabaletako Udaletik prestutasun handia eta laguntza jaso dutela adierazi du. Izan ere, esan du Udalak hitza eman diela eurendako kurtsoak eskaintzeko. Baina bestetik, arduratuta ere badaude: “Noski arduratuta gaudela, izan ere, 20 urte honetan lanean egon ostean eta curriculum on bat edukita -ez dugu hondamendirik egin- nik ez dut esaten gu ez birziklatzeko. Nik uste dut ikastea eta hobetzea oso ondo dagoela baina ez eskaera horrekin. Ez badugu ateratzen titulazioa 2015erako kalera joango gara”.

Gogoratu, beraz, titulazio hori konbalidatu nahi dutenak Aretxabaletako Lanbide Heziketa eskolara joan beharko direla euren ziurtagiriekin hilaren 17a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak