Natura Turismoaren inguruko III. Jardunaldia egin dute Oñatin

Asier Alkorta 2012ko urt. 27a, 05:09
None
Aurreko urteetan baino gutxiago iraun arren, egun bakarra, parte-hartzaile aldetik inoiz baino jende gehiagok hartu zuen parte atzo Oñatin egindako Natura Turismoaren inguruko hirugarren jardunaldian. Goizeko hitzaldietan 75 pertsona inguru egin ziren, arratsaldeko tailerretan aldiz, 35. Ostalaritzan, gida zerbitzuaetan zein turismo aktiboan ddabiltzan turimosaren ingurukoeragile pribatuek hartu zuten parte jardunaldian, baita hainbat erakunde publikotaiko ordezkariek ere. Jardunaldian parte hartu zutenek, barneko eta naturako turismoko hainbat esperientzia arrakastatsu ezagutzeko aukera izan zuten goizean zehar, Kataluniako hainbat gunetatik etorritako gonbidatuei esker. Arratsaldean aldiz, tailerrak egi zituzten taldeka Euskadiko barneko eta naturako gune turistikoen kudeatzaileen arteko lankidetza estrategien inguruan. Jardunaldiko ondorio nagusia izan zen, alde pribartua eta publiko kontutan hartuko dituen estartegia finko baten falta dagoela. esan bezala, turismoaren inguruko Kataluniako hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izan zen atzokoan, Ikerne Altubek, katalunian elkarteen eta eskualdeen arteko elkarlana azpimarratu zuen, baita gastronomia eta artisautza bezlaako produktuak lurraldearekin lotzeko joera ere. Bere esanetan, gurean aplika daitezkeeen formulak dira. Jose maria Prats garrotxako gune bolkanikoko turismo eta erabilera publikoko teknikaria da eta Garrotxako turismo elkarteari buruz berba egin zuen atzo. Azaldu zuenez, euren kasuan hamalau urte daramte alde publiko eta pribatuek iraunkortausna ardatz izango duen lurralde ikuspegian elkarlanean. Alde publiko eta pribatuarean elkarlanaren onurak azpimarratu zituen, eta hemengo turismoaren egoeraz galdetuta, esan zuen bere ikuspuntutik indarra hartzen ari dela. Erronken inguruan ere egin zuen berba. Iosu Lizarralde Oñatiko Udaleko Sozioekonomia eta turismo arduraduna izan zen jarduanldiari amaiera emateaz arduratu zena. Adierazi zuen turismoa ez dela helburu bat izan behar, lanpostuak eta aberastatsuna sortzeko helburu bat baizik, eta baloreak aldatu beharra ere gaineratu zuen, garrantzia, kopuruei beharrean, beste faktore batzuei emanaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak