Planik Bai? Astebukaeran gure bailaran izango diren kultura hitzorduen tartea duzue hau. ZINEMA: 'Amaren eskuak' Mireia Gabilondoren filmea, Arrasaten eskainiko dute asteburuan. ELKARRIZKETA:Zapatuan hasiko da Bergaran Organo Erromantikoaren Nazioarteko 14. zikloa. Urriko lehen hiru zapatuetan kontzertu bana egongo da Santa Marina parrokian. Horietako baten, Aitor Olea izango da organista. AGENDA: Debagoieneko kultura hitzorduen errepasoa. PROPOSAMENA: Urriak 6, domeka, ospatuko da Tolosan aurtengo Kilometroak.