Aste bukaererako planik ez baduzu, hemen dator Planik Bai? saioa.
ZINEMA: 'Las Brujas de Zugarramurdi' Arrasaten eta Oñatin.
ELKARRIZKETA: 'Kantari' karaoke ikuskizuna abian da. Aste bukaeran entseguak egingo dituzte Bergaran, eta astelehenetik aurrera, Aretxabaletan grabatutako saioak emititzen hasiko gara Goiena telebistan. Amaia Txintxurreta aurkezleari bisita egingo diogu gaur.
AGENDA: Madonarekin bira egin zuen Kalakan taldea Oñatira dator. Txalaparta oinarri hartuta, askotariko musika lantzen duen taldea gertutik ezagutuko dugu.
ERAKUSKETA: 23. Kirol Argazki lehiaketara aurkeztutako lanak Bergarako Aroztegi aretoan.