Bisitari asko Oñatin abenduko zubian

Julen Iriondo 2013ko abe. 9a, 17:39

Asteburu luzea izan da askorendako joandakoa, eta Oñatik bertako eta kanpoko bisitari asko erakarri ditu oraingoan ere. Herrian egindako bisita gidatuetan ehundik gora lagun ibili dira hiru egunetakoak batuta. Domekan, Madrildik etorritako talde batekin egin genuen bisita. Bisitari ugari asteburuan Oñatin Kopuruz gehien, besteak beste madrildarrak Ohikoa baino asteburu luzeago honetan egunero bisita gidatu bat egin dute Oñatiko San Migel parrokia eta Sancti Spiritus unibertsitatea bertatik bertara ezagutzeko. Atzo, domeka, 40 laguneko talde batek egin zuen bisita. Edurne Urteaga turismo bulegoko arduradunak esandakoaren arabera, berriz, astebukaera osoan 116 lagunek parte hartu dute eurek antolatutako bisita gidatuetan. Eta gainera bisita gidatuetan jende askok parte hartu arren, izan ziren norbere kontura Oñati ezagutzea nahiago izan zutenak ere. Hala, turismo bulegora informazio eske joan ziren 176 lagun Oñati, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Madril, Gaztela-Leon, Balear-Uharteak, Katalunia, Huesca eta Frantziakoak, kopuruz gehienak Madril, Balearrak, Bizkaia, Gipuzkoa eta Huescakoak. Domekan bisita gidatuan parte hartu zuten gehienak madrildarrak izan ziren, arte-zentro bateko kideak, aurretik egon gabeak gehienak, eta Oñatiko bazterrak arte ikuspuntutik aztertu zituzten. Bisitarietako batek hauxe zioen unibertsitatearen gainean. K1 Gizona Salamanca zatitxo bat bezala da Euskal Herri erdian. Eta eliza monumentala da, katedral bat bezalakoa, harritzen nauena da parrokia izatea eta ez katedrala, tamainagatik. K2 Andrea Oso polita iruditu zait. Gainera, niretzako sorpresa izan da, ze ez nuen ezagutzen. Artearen historia jorratzen dugun talde batekin etorri naiz, eta ezin ginen hau ikusi gabe geratu, ze herri osoa artea da. Nire aldetik ere etorri izan naiz udan behin edo behin, baina kostalderago, iparralderago, eta irteera batean etorri ginen Arantzazu ikustera, baina ez zitzaigun otu herrira etortzea. Arrikrutzen ere asteburuan topera ibili direla adierazi dute bertako arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak