Uraren garbiketa prozesua ezagutzen

Imanol Gallego 2013ko urr. 19a, 15:36

Mankomunitatearen eskutik, bailarako Epeleko araztegia ezagutu dute 40 bat debagoiendarrek. Bertan, arroko plantak duen sistema bikoitza eta ura nahiz bere hondakinen tratamenduan sakontzeko aukera izan dute.

Goizeko 10:30etan 15 bat pertsona batu dira araztegiko prozesua ezagutzeko prest. Bertako teknikari batzuen laguntzarekin araztegiaren xehetasun eta prozesua ezagutzeko aukera izan dute "honelako bisitekin gizakiak naturan eragin dituen kalteak ulertzen ditugu" zioen bisitari batek.

Prozesu guztia

Euskarazko bista amaitu bezain laster, gaztelaniazkoa hasi da. Bi taldeek Epeleko araztegiaren baitan, ura garbitzeko ematen den prozesua ezagutzeko aukera izan dute. "Hemen bi prozesu garatzen ditugu, fisikoa eta biologikoa" aipatu digu Imanol Zabaletak, Gipuzkoako ur kontsozioko Debagoienako antolaketa buruak. Zati fisikoan solidoak baztertzen dira eta bigarrengoan aldiz, mikroorganismoen laguntzarekin "disolbatuta dauden materialeak ere kentzen dituzte" adierazi du Artelatz enpresako Arantxa Oriak.

Ordu eta erdian urak 17-18 ordutan egiten duen garbiketa prozesua bertatik bertara ezagutzeaz gain, Epeleko plantak, hondakinak berrerabili eta energia lortzeko erabiltzen dituzten barne prozesuak ere azaldu dituzte.

Goizean araztegira egindako bisita honekin, mankomunitateak martxan jarritako ura eta errekaren asteari amaiera eman zaio. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak